Hegazkin istripua

Gutxienez 45 pertsona hil dira Pakistanen izan den hegazkin istripuan

Aireratu eta berehala istripua izan du PIA Pakistan International Airlines konpainiako hegazkin batek. Hegazkinean 41 bidaiari eta lau langile zihoazen. Multan hirian izan da istripua eta hegazkina txikituta geratu da. "Mundu guztia hil egin da", adierazi du Iftikhar Babar Poliziako buruak.

2006ko uztailaren 10a
11:25
Entzun
Aireportuko iturriek adierazi dutenez, aireratu eta hamar minutura gertatu da istripua. Pakistan erdialdean dagoen Multan hiritik 15 kilometrotara dagoen eremu batean jo du lurra hegazkinak. "Gorpuak kiskalita daude. Hegazkinaren hondakinek du su hartu dute", adierazi du lekuko batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.