mundUA

Gutxienez 46 lagun hil dira Iraken izandako hiru atentatutan

Xiitak bizi diren zonaldeetan gertatu dira erasoak.

2009ko abuztuaren 10a
14:54
Entzun
Iraken hiru atentatu izan dira gaur eta horietan gutxienez 46 lagun hil eta 157 zauritu dira. Atentatuetako bi Bagdaden jazo dira eta bestea Mosulen.

Mosulgo atentatua xiiten mezkita batean gertatu da. Bi kamioi handik igaro eta zeramatzaten lehergailuak eztandari dituztenean.

Bagdadeko atentatuak ere gehiengo xiitako auzoetan gertatu dira. Eztandetako bat lanpostu bila dabiltzan lagunak elkartzen diren zonaldean izan zen eta bestea, Al Shurta izeneko auzune xiitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.