Gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez, lehergailuak zeramatzaten bi autok egin dute eztanda Al Zahraa auzoan. Hildakoen artean gutxienez 28 zibil daude.
Sana berri agentziak, ordea, esan du gutxienez 25 direla erasoetan hildakoak. Talal al Sarazi Homseko gobernadorearen esanetan, 60 kalean gertatu da erasoa, Al Arman auzoko sarreratik gertu.
Behatokiak zehaztu du dozenaka direla zaurituak eta horietako ugari larri daudela, eta beraz, ez duela baztertzen hildako kopuruak gora egitea.
Urtarrilaren 26an, Estatu Islamikoak kale berdinean egin zuen eraso bat. 32 lagun hil ziren orduan.