Hildako asko eragin ditu Bagdaden ekitaldi ofizila baten kontra egindako erasoak. Bi leherketa izan dira, eta hildako ugari. Gutxienez 37. Lehengo erasoa granada-jaurtigailu batekin egin dute. Nahasketa giroa baretzeko saiakeran ari zirela, bonba-auto bat leherrarazi dute.
Bagdadeko leherketa ez dakite eraso suzida izan den edo ez. Kalte handiak sortu ditu inguruko eraikinetan, eta mementuz sei hildako zenbatu badituzte ere hildakoak gehiago izan daitezkeela diote polizia iturriek.
Faluja berriz ere
Azken egunetan behin eta berriz Faluja bonbardatzen ari dira AEBak. Gaur ere halaxe egin dute, eta gutxienez hiru lagun hil eta zortzi zauritu dituzte. Estatubatuarrek esan dutenez, Al Kaedaren Irakeko buruzagi Abu Musab al Zarqauiren jarraitzaileen bilera bat zen jo puntua.
Iraken okupazioa
Gutxienez 46 lagun hil dituzte Iraken
Ekitaldi ofizial baten kontra bi atentatu egin dituzte gaur Bagdadeko hego mendebaldean. Gutxienez 37 lagun hil eta 50 zauritu dituzte. Irakeko Barne Ministeriotik esan dutenez hildako gehienak haurrak dira. Horretaz gain, beste bi eraso ere izan dira Iraken. Bagdadeko poliziaren egoitzaren aurrean auto-bonba bat leherrarazi dute, eta gutxienez sei lagu hil eta 25 zauritu dituzte. Hildakoak askoz gehiago izan daitezkeela diote polizia iturriek. Bestalde, gaur ere Faluja bonbardatu dute AEBetako soldaduek, eta gutxienez hiru lagun hil eta zortzi zauritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu