Irakeko behin behineko Gobernua eratzen ari den erakundeak erresistentziaren helburu dira egunetik egunera, indar okupatzaileen laguntzaile eta babesla jotzen dituztelako.
Atzo bertan 55 irakiar hil zituen erresistentziak, kasu horretan, polizia komisaldegi baten aurka egindako atentatuan. Gaur hildakoak Irakeko armadan sartzeko zain ziren irakiarrak dira gehienbat, atzokoak aldiz, polizian sartu nahi zuten irakiarrak. Bi egunetan, ehundik gora lagun hil ditu erresistentziak atentatuz.
Irakeko okupazioaren ondorena
Gutxienez 47 irakiar hil ditu erresistentziak Bagdaden, Irakeko Barne ministroaren arabera
AEBetako armadaren arabera, gaur goizean Bagdaden eztanda egin duen bonba-autoak 450 lehergailu eta metraila zeraman. Hildako kopuruari buruzko datu zehatzik ez dago mementoz, baina Irakeko Barne ministroaren esanetan, 47 lagun hil dira. AEBetako armadaren arabera, hildakoak 36 dira. Hildako guztiak irakiarrak dira, Irakeko armadan izena emateko prestatutako bulegoan ilaran zeudenak. Denera 100 lagun inguru zeuden ilaran, eta horietako asko eta asko zaurituta gelditu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu