Atzo iluntzean sabai zati batek harrapatu zituen han zeudenak, eta suhiltzaileak erreskatatatzera joan zirenean, beste sabai zati bat erori eta gutxienez haietako hiru ere harrapatu zituen.
Zaurituta ospitalean hartatutako zenbait lagun oso larri daude. Haietako batzuk garun edota bizkar-hezurreko traumatismoekin, besteak beste.
Erreskate talde handia ari da lanean, poliki eta kontu handiz. Suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzuko ordezkariek azaldu dute eraikinaren zatiak erortzen jarraitzen dutela oraindik, eta eraikina oso egoera ezegonkorrean dagoela; pitzadura asko ditu eta edozein unetan erori daiteke merkataritza zentroaren beste sabai zatiren bat.
Duela bi urte baino gutxiago eraiki zuten Maxima merkataritza zentroa, baina adituen esanetan egitura "ez da batere segurua". "Oraindik ezin da zehazki esan zergatik gertatu den, baina arrazoietako bat segurtasun neurriak bete ez izana izan daiteke", Rigako Lanen arduradun Inguss Vircavsen arabera.