Turkiako kostan etorkinen itsasontzi bat hondoratu da, eta gutxienez haietako 48 lagun hil egin dira. 85 etorkin zihoazen bertan -Palestina, Irak eta Somaliakoak gehienak-, Turkiako iturri ofizialek esan dutenez, eta Grezia zuten helburu -Quios irla-. Haize bolada handiagatik eta "gehiegizko pisuagatik" izan zuen ezbeharra. Oraingoz, sei lagun atera dituzte bizirik.
Itsasontziak -hamabost metro luzerakoa- larunbatean Seferihisar (Turkia) herritik gertu irten zuen.
"Uste dugu hildako gehiago egongo direla", adierazi du hango alkate Gedik Guldibik.
Mundua
Gutxienez 48 etorkin hil dira Turkian itsasontzi bat hondoratzean, Greziara zihoazela
85 lagun zihoazen, eta oraingoz sei lagun baino ez dituzte topatu bizirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu