Latinoamerika

Gutxienez 48 lagun hil dira Perun autobus istripu batean

Limatik 45 kilometro iparraldera gertatu da ezbeharra, itsas gaineko amildegi bat gurutzatzen duen errepide batean. Sei bidaiari zauritu dira.

mikel rodriguez
2018ko urtarrilaren 3a
15:11
Entzun

Poliziak jakinarazi duenez, autobusa Huara hiritik atera zen Limarantz atzo, eta kamioi batekin talka egin ondoren amildegitik erori zen. Bruno Giuffra Garraio ministroaren arabera, GPS sistemen datuek adierazi dute gehiegizko abiaduran zihoazela bi ibilgailuak. Erreskate taldeak egun osoan aritu ziren lanean zaurituak eta gorpuak ateratzeko.

Istripuaren guneari Deabruaren bihurgunea erraten diote Perun, eta hango hedabideen arabera istripu anitz gertatzen dira toki horretan, errepidearen ezaugarriengatik, egoera kaskarrarengatik eta ibilgailu astunen trafiko handiarengatik.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.