Bagdad hiriburutik 40 bat kilometro hegoaldera dago Iskandariya etamusulman xiiak dira biztanle gehienak. Erresuma Batuko BBC komunikabide kateko berriemaileak emandako azalpenen arabera tentsio handia bizi dute hiri hartan; hain zuzen ere,herritarren haserrea dela-eta AEBetako Armadako soldaduak ordena mantentzeko ahalegin handiak egiten ari direla jakinarazi du.
Zehazki, atentatua gertatu den lekuan jende talde handi bat bildu dela agertu du berriemaile horrek, eta AEBen kontra aldarrika ibili direla.
Atzo, AEBetako Irakeko arduradun militarrek ohartarazi zuten Al-Kaedaren asmoa zela musulman xiien aurka atentatu handiak egitea, hartara, xiiten eta sunien arteko gerra zibila pizteko, eta Irakeko egoera are eta zailagoa egiteko. Iragarpen hori egin eta 24 ordu baino lehen jazo da Iskandariyako atentatua.
Iraken inbasioaren ondorena
Gutxienez 50 lagun hil dira Iskandariyako atentatuan
Lehergailuz beteriko kamioi bat eztandarazi dute Irakeko Iskandariya hirian, hango poliziaetxearen atarian, eta, gutxienez 50 lagun hil dira osasun zerbitzuetako arduradunek agertu dutenez. Zaurituak, berriz 150 bat dira.I rakeko Poliziak zein AEBetako Armadako buruek uste dute kamioia ekintzaile suizida batek gidatzen zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu