Gutxienez 50 lagun hil dira Yemenen, borroketan
SANA. Yemengo armadaren eta miliziano islamisten arteko borroketan gutxienez 50 lagun hil ziren atzo herrialdearen hegoaldean. Defentsa Ministerioaren arabera, borrokak Abian probintzian izan ziren. Hildako milizianoak 45 dira iturri horren arabera, eta Al-Qaedako kideak direla dio. Azken egunetan hegoaldean dozenaka lagun hil dira borroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu