Txina

Gutxienez 50 pertsona hil eta 700dik gora zauritu dira leherketa batean, Tianjin hirian

Hainbat eztanda izan dira "gai kimiko arriskutsuak" gordetzen dituzten biltegi batean. Suhiltzaileak sutea kontrolatzeko ahaleginetan ari dira. [youtube]https://youtu.be/0XklgneDoZs[/youtube]

2015eko abuztuaren 13a
15:31
Entzun

Oraingoz, 50 dira hildakoak, baina datozen orduetan kopuruak gora egin dezake, 700dik gora zauritu baitaude, horietatik asko larri. Kalte material handiak ere eragin ditu inguruko eraikin eta ibilgailuetan.

Gauerdian gertatu da lehen eztanda, Tianjin hiriko biltegi batean. Iturri ofizialek azaldu dutenez, "gai kimiko arriskutsuak" gordetzen dira bertan. Lehen leherketa izan eta minutu gutxira heldu da bigarrena, eta haren ostean beste hainbat. Adituen arabera, hiru tona TNTren indarra izan du lehen eztandak.

Eztandak eragindako sutea kontrolatzeko ahaleginetan hamabi suhiltzaile hil dira. Hamasei ordu behar izan dituzte sutea kontrolpean edukitzeko. Segurtasun indarrak, berriz, biltegiko arduradunak galdekatzen ari dira, gertatutakoa argitu asmoz. Hedatze-uhinak hamar kilometrotako distantzia hartu zuela jakinarazi dute.

Tragediaren bueltan sortu den elkartasun olatuaz gain, tentsio uneak ere piztu dira bizilagunen eta poliziaren artean, bertako ospitalearen inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.