Bonba-autoen bidez 11 atentatu egin dituzte gaur Iraken, eta gutxienez 51 lagun hil dira, Polizia iturrien arabera. Beste ehunen bat zaurituta daude.
Bagdaden eta Hilan egin dituzte erasoak, besteak beste. Atentaturik handiena Hilan egin dute; hogei lagun hil dituzte. Hiriburuan 22 pertsona zendu dira hiru erasotan.