mundua

Gutxienez 52 pertsona hil dira Iraken, hainbat leherketatan

Baquban izan da larriena; hemezortzi lagun hil eta hamasei zauritu dira; Bagdaden ere 11 lagun hil dira gutxienez.

2014ko urtarrilaren 15a
12:23
Entzun

Bagdaden hainbat leherketa izan dira bonba-autoz, xiitak gehiengoak diren auzoetan. Hildakoen kopuruaren dantza dago, baina dozena bat baino gehiago dira, eta zaurituak beste horrenbeste.

Baqubako herri batean izan da, ordea, gaurko larriena, Shatuben. Bonba bat leherrarazi dute denda batean, omenaldia egiten ari zitzaiela duela bi egun hil zen gobernuaren aldeko miliziano sunita bati.

Iazko urtea AEBek 2003an Irak inbaditu zutenetik bortitzenetakoa izan da. Iraq Body Count erakundearen arabera, 9.500 bat zibil hil ziren atentatuetan. 2008an ere gutxi gorabehera kopuru horiek eman zituzten, inbasioaz gero gerra zibilaren unerik gogorrenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.