Kaxmir

Gutxienez 53 lagun hil dira Indiaren menpeko Kaxmirren izandako autobus istripu batean

Salbamendu taldeek 53 gorpu berreskuratu dituzte Indiaren menpeko Kaxmirren izandako autobus istripu baten ostean. Indiako Poliziak emandako datuen arabera autobusa gainezka zihoan eta mendiko errepide batetik zihoanean amildegi batetik behera erori da autobusa.

2006ko urtarrilaren 20a
18:48
Entzun
Autobusean 70 bat lagun zihoazen istripua gertatu den unean. Antza denez, ibilgailuan 50 lagunentzako lekua besterik ez zegoen. J.B Singh bertako Poliziako arduradunak azaldu duenez, Sainganji herritik gertu bihurgune bat hartzen ari zenean erori da autobusa 120 metroko altuera zuen amildegitik behera. "Autobusaren hondakinen artetik 53 gorpu atera ditugu eta 15 lagun inguru zaurituta daude erietxean. Sendagileen esan digutenez zaurituen egoera larria da", azaldu du Singhek. Salbamendu taldeak lanean ari dira onik atera direnei laguntza emateko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.