Enfrentamendu horiek atzo goizean hasi ziren Deh Rawod barrutian eta gaueraino iraun zuten, Jan Mohammed Khan Uruzgan probintziako gobernadoreak emandako azalpenen arabera. Afganistango zein AEBetako Armadek lurreko tropak zein hegazkinak erabili zituztela erantsi du.
AEBetako iturri militarrek atzo gauean jakinarazi zuten borroka handiak gertatzen ari zirela. Hala ere, askoz ere hildako kopuru txikiagoa eman zuten: 13 erreboltari eta beren Armadako soldadu bat.
Afganistan
Gutxienez 53 pertsona hil dira erreboltarien eta Afganistango zein AEBetako soldaduen arteko borroketan
Borroka handiak izan ziren atzo Afganistan erdialdean, Uruzgan probintzian, erreboltariek Afganistango zein AEBetako soldaduekin izan dituzten borroketan. Uruzgango Gobernuko iturriek agertu dutenez, hildakoetatik 50 matxinoak dira, "talibanak", zehaztu dute; beste bi Afganistango Armadako soldaduak, eta AEBetako Armadako kide bat ere zendu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu