mundua

Gutxienez 54 lagun hil dira Pakistanen, ministro ohi baten aurkako atentatu suizidan

2007ko abenduaren 21a
16:04
Entzun
Ekintzaile suizida batek lehergailua zartarazi du Pakistango Charsadda hirian, Aftab Khan Sherpao Barne ministro ohiaren egoitzan. Zehazki, ministro ohiaren jabetzako meskita baten alboan lehertarazi du bonba, jendez beteta zegoela. Izan ere, arkumearen sakrifizioaren jaia ospatzen dute gaur musulmanek, eta mila bat lagun joan dira meskita horretara otoitz egitera. Charsaddako Poliziaren arabera, gutxienez 54 hil dira eta hainbat dira zaurituak. Nolanahi ere, Sherpao ministro ohia onik atera da erasotik, zauririk gabe. Bere seme bat eta zenbait hiloba zauritu direla agertu du Sherpaok berak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.