Mexiko

Gutxienez 57 pertsona hil dira Mexikon autobus istripu batean

Autobus bat arraoila batetik behera amildu da Veracruzen (Mexiko ekialdean) eta salbamendu taldeen arabera gutxienez 57 lagun hil dira istripuan. Babes zibileko iturrien arabera ibilgailuan 71 lagun zihoazen ezbeharra gertatu den unean; autobusak 46 bidaiarirentzako lekua bakarrik zuen.

2006ko apirilaren 18a
13:04
Entzun
Poliziak ez daki zer dela eta gertatu den istripua. Hala ere, Ranulfo Marquez Veracuzeko Babes Zibileko idazkariordeak adierazi duenez balaztek huts egin duten ala gidaria gehigizko abiaduran zihoan ikertzen ari dira.

Autobusa Guadalajara hiritik Tabascora bidean zihoan 200 metroko amildegitik behera erori denean. Salbamendu lanen zailtasunek (istripua gertatu den leku berezia dela-eta) eta zaurituen larritasunak luzatu egin dute salbamendu taldeen lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.