Irak

Gutxienez, 60 hildako Bagdadeko unibertsitate batean izandako bi atentatutan

2007ko urtarrilaren 16a
17:21
Entzun
Bagdad ekialdeko unibertsitate batean atentatu bikoitzean, gutxienez, 60 lagun hil dituzte gaur eta 110 zauritu, Irakeko Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Iturri horien arabera, lehendabizi auto-bonba batek egin du eztanda eta gero gerrian lehergaiak zeramatzan lagun bat inmolatu egin da. Ikasleak unibertsitatetik irteten ari zirela gertatu dira bi atentatuak. Hildakoen artean ikasleak, irakasleak, unibertsitateko segurtasun zerbitzuko kideak eta zibilak daudela esan du Irakeko Gobernuak.

Ez dira horiek gaur Bagdaden izandako atentatu bakarrak. Hiriaren ekialdean azoka batean hamar lagun hil dituzte, talde batek han zegoen jendea tirokatu ostean. Xiiten auzoa batean -hori ere hiribuaren ekialdean- autobus batean bonba bat jarri dute eta, leherketaren ondotik, lau pertsona hil dituzte. Hiriaren erdialdean, berriz, sunien auzo bateko mezkitan bi bonbek eztanda egin dute eta hamabost lagun zendu dira. Eta erdialdean izan den beste atentatu batean, lau zibil hil dira bonba bat lehertu eta gero.

Beraz, eta oraingo datuen arabera, gaur Bagdaden 93 pertsona hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.