Gutxienez 60 lagun hil eta 45 zauritu dira Sri Lankan gertatutako leherketa batean, hango armadak jakinarazi duenez. Uhartearen ekialdeko Batticaloa hirian gertatu da. Maj Gen Ubaya Medawala armadako bozeramaileak azaldu du leherketa istripuz izan dela, lehergailuz betetako edukiontzia polizia etxe batera garraiatzen ari zirenean. Lehergailuak errepideen eraikuntzan erabiltzeko ziren, iturri horren arabera.
Sri Lankako armadak 2009ko maiatzean LTTE tamil gerrillarekin bukatzeko eraso gogorra jo zuen, eta gerrilla "garaitu" zuela aldarrikatu. Milaka tamil hil zituzten, zibilak gehienak. Orduz geroztik ez da eraso nabarmenik gertatu uhartean.
mundua
Gutxienez 60 lagun hil dira Sri Lankan, leherketa batean
Lehergailuz betetako edukiontzi batek eztanda egin du, eta armadak istripuz izan dela dio. Zauritutakoak 45 inguru dira. Batticaloa hirian gertatu da, uhartearen ekialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu