Irak

Gutxienez 60 pertsona hil dituzte atentatu batean Bagdaden

Estatu Islamikoko ekintzaleek erregaiz betetako kamioi bat zartarazi dute kontrolgune baten ondonan; biktima gehienak zibilak dia. 

Azken hilabeteetan ehundik gora pertsona hil dituzte atentatuetan Iraken. AHMED ALI / EFE
2016ko martxoaren 6a
14:50
Entzun

Segurtasun indarren arabera, gutxienez 60 hil dira Bagdadetik gertu dagoen Hilla hirian egindako atentatuan. Iturri ofizialen esanetan, ekintzaileek erregaiz betetako kamioi bat zartarazi dute kontrol postu baten ondoan. Leherketaren unean dozenaka lagun zeuden inguruan; ondorioz, ohartarazi dute biktima kopuruak gora egin dezakeela datozen orduetan. 

Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.

Azken hilabeteetan ugaritu egin dira atentatuak Iraken, eta ehundik gora hildako utzi dituzte. Estatu Islamikoa izan da eraso horietako gehienen erantzulea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.