Iraken okupazioa

Gutxienez 61 lagun hil dituzte Iraken bi meskitari eraso eginda eta bi bonba-auto leherrarazita

Janakin herriko bi meskita xiitetan atentatuak egin dituzte, eta gutxienez 55 lagun hil. Ostirala izanik, jende ugari zegoen meskitetan, errezoan, eta zaurituak ere asko dira, gutxienez 62. Poliziak jakinarazi duenez, bi suizida meskitetan sartu dira, eta gorputzera lotuta zeramatzaten bonbak leherrarazi dituzte. Lehenago bi auto leherrarazi dituzte Bagdaden, eta han gutxienez sei lagun hil eta 43 zauritu dira.

2005eko azaroaren 18a
15:55
Entzun
Irakeko Poliziak emandako datuen arabera, gutxienez sei lagun hil dira eta 43 zauritu dira Bagdaden, gaur goizean Barne Ministerioaren ondoan leherrarazi dituzten bi bonba-autoen eztandak harrapatuta. Iturri horiek agertu dutenez, hildako seiak zibilak dira. Eraikin horretan tratu txarrak eta torturak jasan zituzten 173 preso aurkitu zituzten joan den igandean.

AEBetako iturri militarrek agertu zutenez, eurek egin zuten aurkikuntza, eta preso horietako gehienak suniak zirela azaldu zuten; hau da, Irakeko egungo erregimenaren kontrakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.