Atentatu oldea egin dute gaur Irakeko hiriburuan, Bagdaden. Hango Poliziaren arabera, gutxienez 52 lagun hil eta 106 zauritu dituzte. Ordu batzuk lehenago, Ramadin ere bederatzi lagun hil eta hamabi zauritu dituzte, hiriko bi gune ezberdinetan hainbat lehergailu zartarazita.
Poliziaren arabera, Bagdadeko atentatuek xiiten auzoak eta mezkitak zituzten helburu. Iturri berberen arabera, Sadr City auzoan gertatu dira eraso gogorrenak: gutxienez 39 lagun hil eta 56 zauritu dituzte han, bi bonba auto zartarazita.
Amingo barrutian, xiiten santutegi batetik hurbil, zortzi lagun hil dituzte eta 23 zauritu, bonba autoarekin eta bertze lehergailu batekin.
Hurriya auzoan bortz izan dira hildakoak eta hamalau zaurituak, han ere bonba autoa zartarazi dutelako xiiten mezkita baten ondoan. Azkenik, Zafaraniya eta Rahmaniya auzoetan hamahiru lagun zauritu dituzte lehergailuekin.
mundua
Gutxienez 61 lagun hil dituzte Iraken, hainbat atentatutan
Bagdaden izan dira eraso gehienak. Zaurituak 118 dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu