Gutxienez 61 lagun hil dituzte Sirian
KAIRO. Siriako matxinadan 61 hildakoren berri eman zuten atzo oposizioko eta gobernuko iturriek. Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, Idlibeko ospitalean identifikatu gabeko 30 gorpu aurkitu dituzte. Sana agentziaren arabera, berriz, presoak zeramatzan autobus baten aurka lehergailu bat zartarazi zuten Ariha eta Idlib artean. Hamalau lagun hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu