Bata bestearen atzetik bi leherketa handi gertatu dira Aljerren, eta gutxienez 62 lagun hil dira eztandetan.
Aljer erdialdean izan da bi leherketatik lehena, Auzitegi Konstituzionalaren egoitzaren ondoan. Hamar minuturen buruan beste zartatze bat izan da Hydra auzoan, NBE Nazio Batuen Erakundearen bulegoetan. Hain justu, bulego horietako batean ari zen NBEko langile batek BBCri esan dio eraikinaren zati bat suntsitu duela eztandak, eta uste duela jendea hondakinen artean harrapatuta dagoela.
Gutxienez 62 dira hildakoak, eta zaurituta daude hainbat lagun. Barne Ministerioak, aldiz, esan du 22 direla hildakoak eta 177 zaurituak. Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi du hildakoen artean bere lau langile daudela.
Iturri ofizialen arabera, bi ekintzaile suizidak egin dituzte atentatuak, bonba-autoak erabiliz. Al Kaedari leporatu dizkiote erasoak.
2007an zehar hainbat atentatu egin dituzte Aljerian lehergailuekin; Magreb Islamikoko Al Kaeda taldeak hartu ditu bere gain.
Gutxienez 62 lagun hil dira Aljerren, lehergailuekin egindako bi atentatutan
Bata bestearen segidan izan dira: bat Auzitegi Konstituzionalaren ondoan eta bestea Nazio Batuen bulegoetan. Hainbat lagun daude zaurituta. Agintarien arabera, bi ekintzaile suizidak bonba-autoak lehertarazi dituzte. Barne Ministerioak esan du 22 direla hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu