Goma (Kongoko Errepublika Demokratikoa) hirira zama lanetako hegazkin bat erori da gaur eta, hango Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, gutxienez 63 lagun hil dira, denak hegazkinekoak. Beste hamasei lagun ere bazihoazen, eta haiek salbatu egin dira: tripulazioko bost kide eta 11 bidaiari.
Hiriaren kanpoaldean izan da ezbeharra. Pilotuak hegazkineko kontrola galdu du aireratzen ari zirela. Kongoko Errepublika Demokratikoan ohikoa da zama lanetako hegazkinek bidaiariak ere garraiatzea.
Ruandarekin muga egiten duy Gomak -Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean dago-, eta hegazkina handik Kisanganira zihoan, hegoaldera.
Mundua
Gutxienez 63 lagun zendu dira Kongoko Errepublika Demokratikoan, hegazkin bat hiri batera erorita
Tripulazioko bost kide eta 11 bidaiari salbatu egin dira. Goma hirian izan da istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu