Iraken okupazioa

Gutxienez 66 lagun hil dira Bagdadeko merkatu batean izan den erasoan

Bonba auto batek eztanda egin du gaur Bagdaden, Irakeko hiriburuan. Hain zuzen ere, Bagdadeko Sadr City auzoan dagoen merkatu batean izan da leherketa. Irakeko Barne Ministeritzak emandako datuen arabera, gutxienez 66 lagun hil eta beste 100 zauritu dira. Azaldu dutenez, autoa aparkatuta zegoen eta antza Irakeko Poliziaren convoy bat albotik pasa denean eztandarazi dute urrutiko kontrol bidez.

2006ko uztailaren 1a
19:37
Entzun
Bonba autoak zartarazi duten unean azoka erosketak egiten ari zen jendez gainezka zegoen. Hildako eta zaurituez gain leherketak kalteak eragin ditu Al Suq Al Awal merkatuan.

Ekintzaileek sarritan egiten diete eraso merkatuei. Martxoan esaterako Bagdadeko Sadr City auzoan bertan hiru bonba erasotan dozenaka lagun hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.