Errusia

Gutxienez 67 lagun hil dira Kabardino-Balkaria errepublika autonomoko istiluetan

Errusiako Gobernuko iturriek zabaldu dutenez gutxienez 67 lagun hil dira Kabardino-Balkaria errepublika autonomoan. Errusiako polizia iturriek zabaldu dutenez 300 bat lagunek Nalchik hiriburuko eraikin publikoen kontra jo dute gaur: polizia-etxea, aireportua eta beste hainbat eraikini eraso egin diete. Errusiako iturri ofizialak egoera kontrolpean zutela esaten aritu dira goizetik, baina orain onartu dute erasotzaileek polizia batzuk bahituta dauzkatela. Gerrillari txetxeniarrek eta islamiarrek beren gain hartu dute erasoa. Ustezko 50 gerrillaritik gora hil dituztela zabaldu dute Errusiako iturriek, eta larrialdi zerbitzuen diotenez gutxienez 12 zibil ere hil dira.

2005eko urriaren 13a
19:32
Entzun
Tiro hotsak eta eztandak entzuten dira Nalchik hirian, Interfax berri agentziak zabaldu duenez. Poliziak jakinarazi duenez, bi polizia-etxe, Segurtasunaren Zerbitzu Federalaren egoitza bat eta espetxe bat erasotu dituzte ustezko gerrillariek. Baina, beste iturri batzuek eskolak eta erietxeak ere aipatzen dituzte jo puntuen artean.

Errusiako iturriek onartu dutenez gerrillari batek bahituta dauzka hainbat lagun, polizia-etxea batean. Vladimir Putinek azaldu duenez hiria erabat inguratuta daukate, inork ihes egin ez dezan.

Iturri ofizialek onartu dute 50 gerrillari inguru hil dituztela, eta larrialdi zerbitzuen arabera 12 zibil ere hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.