irak

Gutxienez 70 jihadista hil dituzte Irak iparraldean

Estatu Islamikoaren menpeko eremuen kontra egin du erasoa aireko armadak.

Irakeko aireko armadaren eraso bat, Mosulen. STR / EFE
2014ko abuztuaren 6a
08:24
Entzun

Irakeko aireko armadak inteligentzia zerbitzuekin elkarlanean bonbardatu ditu hainbat gune. Irakeko telebistaren arabera, Xarif al Din santutegitik gertu izan dira erasoak, eta erabat suntsituta geratu da.

Estatu Islamikoa muturreko talde islamistak Sinjar hiria hartu zuen asteburuan, Irakeko ipar-mendebaldean, baina Kurdistango peshmergek haren kontrola berreskuratu dute dagoeneko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.