Liskarrak atzo gaueko 11etan hasi ziren eta gaur goizerarte iraun dute.Hain zuzen Irakeko soldaduak “Madhi Armadako burua bahitutakoan piztu zen gatazka. AEBetako eta Irakeko koordinazio bulegotik adierazi dutenez “Madhi Armadak guardia nazionalaren gune bati eraso zion”. Liskarrak gaur goizera arte iraun dute, nahiz eta etxeratze agindua aurretik ezarria egon.
Erasoak Al Jumhurija, Al Askari eta Al Zuhurreko auzoetan izan dira, bertan Madhi Armadaren kide asko bizi dira.Probintziako Gobernuko iturrien arabera , “larrialdien zerbitzuaz aparte, etxeratze agindua iraun arte instituzio guztiak itxitak egongo dira”.
Mundua
Gutxienez 70 pertsona hil dira Iraken hainbat eraso eta borrokatan
Gutxienez 70 lagun hil dira Diwanija hirian, Bagdadetik 200 kilometro hegoaldera. Miliziano xiitek AEBetako eta Irakeko soldaduekin enfrentamenduak izan zituzten atzo, soldadu irakiarrek =iMadhi Armadako=i burua bahitu zutenean. Irakeko Gobernuak jakinarazi duenez, hildakoen artean 20 soldadu irakiar eta 50 lagun armatu daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu