Goizaldean zartarazi dute lehergailuz betetako kamioia, 60 hildako eta 200dik gora zauritu eraginez. Bagdadeko Sadr City auzoan izan da atentatua, gehiengo xiita duen barrutian.
Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa. Hala dio komunikabideetara bidalitako oharrak: "Musulmanen aurka egiten dituzten bonardaketen ondorioak proba ditzatela xiitek ere".