Indiako iturri ofizialek baieztatu dutenez, gutxinez 73 polizia hil dira gerrillari maoistek erdialdeko Chhattisgarh estatuan egindako segadan. Zehazki,poliziaren gorpuak jaso ahal izan dituztela eta beste zortzi zaurituta aurkitu dituztela agertu dute.
Bastarko oihan inguru batean gertatu da erasoa: lehendabizi hainbat lehergailu zartarazi dituzte Poliziaren Erreserba Zentraleko ehun bat kidez osatutako unitate baten aurka, eta, ondoren, tiroka hartu dituzte. Vishwa Ranjan Chhattisgarhko Poliziaren zuzendariaren arabera, mila gerrilari inguruk parte hartu dute erasoan eta oso ondo pentsatutako segada izan da. Azken urteetako handiena izan dela nabarmendu dute iturri ofizialek.
Bastar inguruak 40.000 metro koadroko eremua hartzen du, eta gerrilla maoistak indar handia du han.
Mundua
Gutxienez 73 polizia hil dituzte gerrillari maoistek Indian
Erdialdeko Chhattisgarh estatuan gertatu da erasoa, eta iturri ofizialen arabera mila ekintzaile inguruk parte hartu dute. Azken urteetako handiena izan dela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu