Gutxienez 75 lagun hil dira Indonesiako Java uhartean lubiziek harrapatuta. Eurite handiak izan dira azken egunetan Java erdialdean, eta haien eraginez lubiziak sortu dira leku askotan. Orain arte, 75 lagun hil direla baieztatu dute Indonesiako agintariek, baina hainbat dira desagertuak. Halaber, etxe eta herriska asko hartu ditu lohiak azpian.
Susilo Bambang Yudhoyono Indonesiako presidenteak hondamendiari berehalako erantzuna emateko eskatu die salbamendurako agentziei.
Gutxienez 75 lagun hil dira Indonesian euriteek eragindako lubizien ondorioz
Java uhartean ari da gertatzen hondamendia. Hainbat etxe eta herriska lohiak estali ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu