Irak

Gutxienez 80 lagun hil dituzte Kirkuken bi atentatutan

Eraso bat azokan egin dute eta bestea Kurdistango Aberri Batasuna alderdiaren egoitzaren atarian.

2007ko uztailaren 16a
14:08
Entzun
Bi atentatu izan dira gaur goizean Kirkuk-en (Irak), eta gutxienez 80 lagun hil dituztela esan dute polizia iturriek. Zaurituak 170 dira.

Eraso bat azokan izan da, kamioi-bonba bat lehertarazita azoka batean; suizida batek gidatu du kamioia azokan zeuden herritarren kontra. Bestea, Kurdistango Aberri Batasuna alderdiaren egoitzaren atarian, auto-bonba bat eztandarazita, beste atentatua gertatu eta hogei minutura. Hildako gehien aurreneko erasoan izan dira (ez dute esan zenbat).

Bagdadetik 250 kilometrora dago Kirkuk, Iraken iparraldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.