Gutxienez 86 lagun hil dituzte Madagaskarren

2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
ANTANANARIVO. Madagaskar hego-ekialdeko Anosy eskualdean ganadua lapurtzen zuten 86 lagun inguru hil dituzte bertako herritarrek. Anosyko gobernadore Guy Venance Randriatefiarisonek adierazi du «mendekua hartzearren» hil dituztela abeltzainek lapurrak. Izan ere, lapur horiek 1.000 abelburu inguru lapurtu dizkiete oraintsu ganaduzaleei fusilekin eta ehizarako errifleekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.