Orgun barrutian izan da leherketa, Paktika eskualdean. Khaama Afganistango berri agentziaren arabera, hildakoez gain gutxienez 42 lagun zauritu dituzte. Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, kalte materialak ere ugariak dira; denda gehienak suntsituta daude.
Leherketa izan denean, azoka beterik zegoen. Oraingoz inork ez du erasoa bere gain hartu. Mohamed Reza Kharoti Orgun barrutiko gobernadoreak baieztatu du leherketa "oso indartsua" izan dela, eta inguru guztiari eragin diola. "Odola zegoen edonon". Afganistango Barne Ministerioak ohartarazi duenez, "Afganistanen etsaiek garesti ordainduko dute" egindakoa. "Ezin gaituzte geldiarazi; herrialdeak aurrera jarraituko du".
Azken urteetan Afganistanen izandako erasorik bortitzenetako bat da. 2011n xiiten kontrako bi erasotan 62 lagun hil zituzten; 2012an Sakrifizioaren Festan, 41 lagun.