Gutxienez 90 pertsona hil dituzte gaur Pakistanen, Peshawar hiriko azoka batean izandako leherketan. 170 bat lagun zaurituta daude. Eztanda handia izan da, ingurua txikituta geratu delako. Jende ugari zen azokan, eta hildako asko eta asko emakumezkoak dira.
Herrialdearen ipar-mendebaldean dago Peshawar, eta azkenaldian atentatu sorta egin dute han.
Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria Islamabad hiriburuan da gaur, herrialdeko agintari eta militarrekin biltzeko datozen hiru egunotan.
munDUA
Gutxienez 90 lagun hil dituzte Pakistanen, azoka bateko leherketan
Peshawar hirian izan da atentatua. 170 bat pertsona zaurituta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu