Siriako Giza Eskubideen Behatokiak egin du salaketa. Tal Tamr herritik gertu, gutxienez 90 zibil bahitu dituzte Estatu Islamikoko miliziek. Hain zuzen ere, inguru horretan borroka gogorrak izaten ari dira azken egunetan milizien eta gerrilla kurduen artean.
Bestalde, EIko hamalau miliziano hil dituzte bonbardaketetan, Tel Hamisetik gertu, Al-Hasaka probintzian.