Gutxienez 93 lagun hil dira Iraken, erromes xiiten kontra egindako eraso suizida batean

Bushek esan du AEBetan baldintza txarretan aurkitu duten erietxe militarreko jazoera «onartezina» dela

2007ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Kerbala hiri santuko erromesaldira zihoazen ehun bat lagun xiitak bizia galdu zuten atzo hainbat erasoren ondorioz. Datorren larunbatean egingo den Ashura dolu ospakizunetan parte hartu nahi zuten erromesak ziren denak. Erasorik odoltsuena Hilla hirian gertatu zen, Bagdad hiriburutik 95 kilometrora. Lekukoek eta segurtasun indarrek emandako datuen arabera, gorpua lehergaiez josita zaukaten bi ekintzaile suizidak euren buruak zartarazi zituzten erromesen artean.Leherketetan,gutxienez 93 lagun hil ziren eta beste 163 inguruko erietxetara eraman behar izan zituzten zaurituta. Horietako asko oso larri zeuden.

Eraso suizida hori ez zen izanatzo erromes xiitekjasandako bakarra. Kerbalara autobus batean zihoazen zortzi erromesi ere eraso egin zieten Bagdadeko Al Dura auzotik igarotzean; tirokatu egin zituzten, eta hil egin ziren. Jarmukeko eskualdean, berriz, bi bonba-autok eztanda egin zuten, erromes xiitak albotik pasatu zirenean. Bost erromes hil zireneta beste hamar bat zaurituta eraman zituzten.

Irak okupatzen duten nazioarteko indar militarren eta Bagdaden agintean jarritako Gobernuaren aurka gogor ari dira gerrillari sunitak. Atzo 140 preso askatu zituzten, Badusheko espetxera indarrez sartuta, Mosuletik hurbil.



KARTZELARAINO. Ondo prestatutako erasoa izan zela esan zuten Irakeko segurtasun indarrek. «Ibilgailuen gainean metrailadoreak jarrita zauzkan gerrillari talde handi batek presondegiari eraso egin dio eta, hasiera batean, zaindariek ez dio erasoari gogor egiterik izan», eman zuen aditzera Mosul hiriburu duen Ninive probintziako segurtasun buru Hishan al Hamdanik.

«Espetxean sartu, eta, 140 preso inguru askatu dituzte, hauen artean atzerriko gerrillari batzuk», gaineratu zuen tokiko agintariak. Irakeko Gobernuaren ardurapean den espetxe honen kontrola berriro hartzearren, segurtasun indarrek AEBetako armadari behar izan zioten dei egin, eta honek gerrako helikopteroak baliatuz egin zuen gerrillari suniten aurka. Badusheko espetxean, atzoko erasoa gertatu aurretik, 1.200 preso inguru giltzapetuta zeuden, hauen artean atzerriko ehun bat gerrillari.

Irakeko erresistentzia indarrek, bestalde, AEBetako bederatzi soldadu hil zituzten herenegun. Hauetatik seik bizia galdu zuten Salahuddineko probintzian eta beste hiruk Dialakoan, bi kasuetan erasoak egin ziren AEBetako armadaren konboiak albotik igarotzean egindako leherketen bidez. Dagoeneko AEBetako 3.179 soldadu hil dira Iraken.

Irakeko Segurtasun Ministerioak, aldiz, atzo iragarri zuenAl Kaedako 29 ustezko kide atxilotu dituztela egunotan, hauen artean Iraken ustez erakunde islamistako adarraren buruzagi goren den Abu Omar al Bagdadirenbi anaia.



AEB-ETAKO ERIETXE MILITARREKO ARAZOAK. AEBetako Gobernua Walter Reed erietxe militarreko egoera kaskarrari buruzko azalpenak eman beharrean aurkitu da egunotan; zergatik daudenhan soldaduak lizunez betetako geletan, arratoi artean. George Bush presidenteak, erietxe horretako utzikeria «onartezina» dela esan zuen atzo, «kezka» erakutsiz. Arazoak, hala ere, «sistemaren akatsen» ondorio izan direla esan du Tony Snow Etxe Zuriko bozeramaileak, ez beraien erantzukizun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.