Siria

Gutxienez 93 lagun hil dituzte Homs hirian Al-Assaden aldeko indarrek

Lekukoek adierazi dute, bonbardaketek jendez beteriko hainbat etxebitzitza eraitsi dituztela. Bestalde, Siriako Gobernuak "talde terroristen erasoak" salatu ditu, Homs hiriko hainbat lekutan.

2012ko otsailaren 9a
15:05
Entzun

Oposizioak zabaldu duenez, gutxienez 93 lagun hil dituzte gaur Homs hirian Baxar al-Assaden aldeko indarrek.  Lekukoek adierazi dute, bonbardaketek jendez beteriko hainbat etxebitzitza eraitsi dituztela.

 

Siriako Gobernuak "talde terroristen erasoak" salatu ditu

Siriako Gobernuak "talde terroristen erasoak" salatu ditu, Homs hiriko hainbat lekutan. Sana berri agentziak azaldu duenez, eraso horietako batzuk Al Baaz unibertsitatean, Al Naimi ospitalean eta Baba Amr auzoan gertatu dira.

Agentziak dioenez, unibertsitatean kalte materialak daude, eta hiriko findegi bat eraso egin ondoren, bi tankek su hartu dute. Ospitaleko materiala harrapakatu egin dute, eta Osasun Sailak ohar bat kaleratu du ekintza hori salatuz. Gobernuaren arabera, "jendeak doako osasun zerbitzua jasotzea galarazten dute" ekintzok. Guztira 16 ospitalen aurkako erasoak salatu ditu Siriako Gobernuak.

Horrez gain, "talde terroristei" Baba Amr auzoan hainbat leherkari jartzea egozten zaie. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.