Erreskate zerbitzuek lanean jarraitzen dute Indonesian, lurrikarak astindutako eremuetan, eta hildako kopurua are handiagoa izan daitekeela ohartarazi dute iturri ofizialek. Ezbeharrei aurre egiteko agentziak azaldu duenez, milaka lagun lekualdatu behar izan dituzte.
Lombok irlaren iparraldean egin du kalte handiena lurrikarak: 72 hildako eragin ditu, eta 64 zauritu.
Duela astebete, beste lurrikara bat izan zen uharte horretan bertan, Richter eskalako 6,4 gradukoa. Lurrikara hartan, 16 lagun hil ziren, eta 300 baino gehiago zauritu.
Indonesiako armada ere lanean ari da lurrikararen ondorioei aurre egiteko: medikuak eraman ditu gune kaltetuetara; zaurituak artatzeko guneak jarriko ditu, eta ihes egin dutenentzako kanpalekuak eraikiko.
Hasieran tsunami arriskuarengatik alerta ezarri duten arren, azkenean bertan behera utzi dute.