mundua

Gutxienez bederatzi lagun hil dira Sirian, tartean lau adingabe

Adingabeetako bi erregimenaren frankotiratzaileen tiroen ondorioz zendu dira, eta beste bat tiroketa batean

2011ko azaroaren 22a
14:51
Entzun

Bashar al Assad presidentearen segurtasun indarrek gutxienez bederatzi lagun hil dituzte gaur, oposizioak jakinarazi duenez. Esan dutenez, tankeak gaur Hule-n sartu dira, eta tiroketak izan dira. Hildakoen artean lau adingabe daude. Horiek Homs eskualdean hil dituzte, bertako oposizioko iturriek esan dutenez. 10, 11, 13 eta 15 urte zituzten hildakoek.

 

Haietako bi erregimenaren frankotiratzaileen tiroen ondorioz zendu dira, eta beste bat tiroketa batean, betiere oposizioak dioenez. Bestea nola hil duten ez dute esan.

Naziom Batuen arabera, Siriak martxotik 3.500 zibil baino gehiago hil ditu. Protestak hainbat eskualdeetan egunero errepikatzen dira, batez ere, Homs eta Idleben, oposizioaren gotorleku bihurtu baitira. Ostegunean Liga Arabiarreko Atzerri ministroak Siria zigortu edo ez erabakitzeko bilduko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.