Protestetan parte hartu dutenen arabera, gutxienez 20 dira hildakoak eta 30 bat zaurituak. Halaber, 30 bat soldadu bahituta dituztela ziurtatu dute Gobernuaren aurka altxatu direnek, "jendearen aurka tiroka ari zirelako".
Agintariek, berriz, egoera kontrolpean dutela diote, erreboltariak errenditzekotan direla, eta dagoeneko negoziazio elkarrizketak abiatu dituztela.
Ildo horretatik, matxino armatuak eskola batean babestu direla azaldu dute Gobernuko iturriek, eta segurtasun indarrek dagoeneko hartu dutela eraikina. Eskola hesituta daukatela ziurtatu dute, eta egoera "normaltzen" ari dela.
Lekukoen arabera, ordea, anabasa handia bizi da Andijonen, eta tiro hotsak entzuten dira han eta hemen.
Uzbekistango Poliziak 23 enpresaburu atxilotu ditu muturreko islamistak direla leporatuta, eta, agi denez, operazio horrek piztu du altxamendua. Bart goizaldean sortu dira liskarrak: milaka lagun atxiloketa horien kontra protestan kalera atera direnean. Nazioarteko agentzien arabera, aurrena militarren kuartel bat hartu dute erreboltariek, eta han armak ebatsi dituzte. Ondoren, espetxea hartu dute indarrez, eta 2.000-4.000 preso artean askatu dituzte, haien artean, ustezko muturreko islamistak.
Uzbekistan
Gutxienez bederatzi lagun hil dira Uzbekistango erreboltan; 30 soldadu bahituta dauzkate
Istilu handiak lehertu dira Uzbekistanen: azken orduetan, milaka manifestari atera dira kalera Andijan hirian, eta, besteak beste, espetxea hartu dute indarrez. Epaitzeko zain zeuden 2.000-4.000 preso artean askatu dituzte. Gutxienez bederatzi lagun hil dira manifestarien eta segurtasun indarren arteko borroketan, baina zenbait iturriren arabera, 20 ere badira. Halaber, 30 bat soldadu bahituta dauzkate. Uzbekistango agintariek ustez muturreko islamistak diren 23 pertsonaren aurka egindako operazioak piztu du herritarren haserrea. Askatutako presoen artean leudeke ustezko muturreko islamista horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu