Gaur goizaldean gertatu da ezbeharra. Gursa ibaiaren ertzean 400 langile ari ziren lotan kanpamendu batean, eta bat-batean egundoko erauntsia bota ordu erdian, ibaiak parean zuen guztia aurretik eramanez. Langileen tresneria eta zubi eraikitzeko egindako oinarrien zati bat handi bat ere aurretik eraman du ibaiak.
Kanpamendu horretan lotan ari ziren 30 lagun Kulluko erietxera eraman dituzte, eta dagoeneko hogei lagunen hilotzak aurkitu dituzte. Hala ere, hilotz gehiagoren bilaketa lanekin jarraitzen dute arduradunek. Kullu Hilamalayaren inguruetan dagoen inguru turistiko bat da, eta litekeena da hildakoen artean turistak ere egotea. Monzon euriteen ondorioz, 500 lagunetik gora galdu dute bizia azken hilabetean.
Uholdeak Indian
Gutxienez berrehun lagun desagertu dira monzon euriteen ondorioz
India iparraldean dagoen Himachal Pradesh herrian ordu erdian botatako erauntsiak sortutako uholdeengatik berrehun lagun inguru desagertu dira. Desagertutako gehienak Indiako Bihar estatuan lanean ari ziren Nepaleko beharginak dira. Gursa ibaiaren gainean bi zubi erraldoi eraikitzen ari ziren langile horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu