Mundua

Gutxienez beste 22 lagun hil dira Iraken, bi atentatu suizidatan

Tel Afaren izan dira erasoak, Bagdadetik 470 kilometro ipar-mendebaldera, Sadr City auzo xiitako sarraskiaren biharamunean.

2006ko azaroaren 24a
19:18
Entzun
Bi atentatu suizida izan dira gaur goizean Irakeko Tel Afar hirian, eta gutxienez, 22 lagun hil dira eta 27 dira zaurituak.

Polizia iturriek agertu dutenez, 11:30ak inguruan (09:30 Euskal Herrian) ekintzaile suizida batek bonba-auto bat lehertarazi du Maarid auzoan, hiri erdialdean. Beste ekintzaile suizidak, berriz, gorputzera itsatsitako lehergaia zartarazi du jendez beteta zegoen kalea batean. 22 lagun hil dira eztanda horietan, eta 27 bat dira zaurituak.

Turkiarrak, kurduak, sunitak eta xiitak bizi dira Tel Afarren eta oso hiri liskartsua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.