MUNDUA

Gutxienez beste hamabi lurrikara izan dira Txilen

Goizaldean 7,6 graduko lurrikara bat izan da Arican eta Iquiquen, atzo 8,2 graduko beste baten ondorioz sei lagun hil eta gero.

Larrialdi zerbitzuak, Arican, iparraldean, emakume bat eramaten. RODRIGO VILLALON, EFE
2014ko apirilaren 3a
08:58
Entzun

Bart goizaldeko dardararen eraginez, gutxienez mila etxebizitza hondatu dira. Haren ondotik etorri dira beste hamabi lurrikara, 3,8 eta 5,4 gradu artekoak, bi orduko tartean.

Txileko Unibertsitateko Sismologia Zerbitzuko zuzendariorde Mario Pardok jakinarazi duenez, 120 aldiz egin du dardara lurrak astearte gauaz geroztik. Bart gauekoaren ondoren, tsunami alerta eman eta kostaldean bizi den jendea joanarazi dute. Ordu batzuk geroago, ordea, etxera itzul daitezkeela azaldu du Rodrigo Peñailillo Barne ministroak.

8,2 graduko lurrikararen ondorioz sei lagun hil eta kalte material handiak sortu ziren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.