Gutxienez bi lagun hil ditu Israelgo armadak Gazan
JERUSALEM.Eilaten izandako erasoei erantzunez, Gaza bonbardatzen jarraitzen du Israelgo armadak. Atzo bertan, bi pertsona hil zituzten, eta hogei inguru zauritu. Gazatik, berriz, eskuz egindako misilak ari dira jaurtitzen Israelera, eta gutxienez hamar pertsona zauritu dituzte. Azken orduetan Egiptoko sei soldadu ere hil dituzte. Asteazkenean hasitako erasoen ondorioz, 29 lagun hil dira guztira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu