NTV Turkiako telebista kateak jakinarazi duenez, bostgarren eztanda hori hiri erdian gertatu da. Antalya hegomendebaldean dagoen hiri bat da, Mediterraneo Itsasoan dagoen gune turistiko bat.
Bestalde, Marmarisen, Turkiako beste gune turistiko batean, hiru bonba lehertarazi zituzten atzo: bat minibus batean, eta beste biak zaborrontzi banatan. Ia-ia aldi berean lehertu ziren hirurak. Eztandaren ondorioz, 21 lagun zauritu ziren, hamaika turkiarrak eta hamar turista britainiarrak. Inor ez dagoela larri ziurtatu dute Turkiako agintariek.
Istanbulgo langile auzo batean, berriz, beste lehergailu batek eginzuen eztanda. Sei lagun zauritu ziren eztanda horretan.
Bestalde, Kurdistan Askatzeko Belatzak (TAK) erakunde armatuak bere gain hartu ditu atzo Istanbulen eta Marmarisen izandako eztandak. Horrela jakinarazi dute euren webgunean. "Turkia ez da leku segurua", gaineratu dute ohar baten bidez web orrian eta turistei Turkiara ez joateko ohartarazi die. Behin baino gehiagotan egin du interes turistikoen kontrako mehatxu TAK erakundeak. Orain bi urte hartu zuen taldeak bere gain lehen erasoa, 2004ko abuzutaren 10ean Istanbulgo bi hotelen kontra jo zuenean. Bi lagun hil ziren lehen eraso hartan.
Turkiako Gobernuak, bere aldetik,TAK erakundea legez kanpoko Kurdistango PPK Langileen Alderdiaren estalkia dela adierazi du. Hala ere, talde armatuak ez ditu bere gain hartu Antalya hirian gaur zartarazitako lehertgailuak.
Mundua
Gutxienez bi lagun hil eta 20 zauritu dira Turkian, bostgarren leherketan
Beste lehergailu bat zartarazi dute gaur Turkiako gune turistiko batean, oraingoan Antalya hirian, eta gutxienez bi pertsona hil eta beste 20 zauritu dituzte eztandek. Bestalde, beste 27 lagun zauritu ziren atzo Marmarisen eta Istanbulen lehertarazi zituzten bonben ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu