Alemanian Landshuteko auzitegian tiroketa izan da goizean, eta gutxienez bi lagun hil dira. Epaitegiko gela batean izan da gertaera. Alemaniako hegoaldean dago Landshut, Bavarian.
Leonard Mayer hango Poliziaren bozeramaileak esan du balitekeela hildako bat erasoaren egilea izatea. Poliziak eraikina jendez hustu du.
10:15ean izan da tiroketa eta, herri komunikabideen arabera, herentzia auzi bategatik gertatu da liskarra; auzi saioa jarraitzen ari zen gizonezko bat tiroka hasi da.
MunDUA
Gutxienez bi pertsona hil dira Alemaniako auzitegi bateko tiroketan
Landshuten izan da gertaera, epaitegiko gela batean. Herri komunikabideen arabera, herentzia auzi bategatik gertatu da liskarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu