Iraken okupazioa
Gutxienez bost hildako eragin ditu Bagdaden leherketa batek
Bonba-auto baten leherketak gutxienez bost lagun hil ditu Bagdaden. Irakeko Segurtasun Ministerioak esan duenez, beste hogei bat lagun zauritu egin dira. Ekintza suizida izan da: autoaren gidariak Irakeko Poliziaren bost ibilgailu zeuden kontrol postu baten kontra leherrarazi du berea. Poliziak zein zibilak daude hildakoen artean.
Al Raxid kalean gertatu da erasoa, Al Rasafi plazaren parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu