Iraken Inbasioa

Gutxienez bost irakiar hil dituzte Kufan, eta Irakeko poliziaren ofizial bat Bakuban

Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileen eta AEBetako Armadaren artean liskar handiak izan dira gaur goizaldean, eta gutxienez bost irakiar hil dituzte. Bagdadeko irratiak jakinarazi duenez, borrokak goizeko bostak inguruan hasi dira. Bestalde, Bakuban Irakeko poliziaren ofizial bat hil dute atentatu batean.

2004ko ekainaren 3a
13:23
Entzun
Orain bi egun iragarri zuen AEBetako Armadak 72 orduko su-etena, xiitek Najafetik atera zitezen. Hala ere, su-eten hori ez da praktikara eraman, atzo ere borrokak izan ziren bai Kufan eta baita Najafen ere.

Bakubako atentatua hiruaren erdiguneko azoka batean egin dute. Poliziaren ofizial bati 'kalashinikov' fusilekin tiro egin diote. Tiroek larri utzi dute ofiziala, baina, erietxean hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.